Ladakh ("mendate altuetako lurraldea") Jammu eta Kaxmir estatuko hiru eskualdeetako bat da, Siachen glaziarra eta Karakorum artean kokaturik. Indus ibaiak zeharkatzen du, Tibetetik etorrita. Bere biztanleen kultura tibetarrekin lotura estua du.

60.000 km² inguruko azalera dauka eta 275.000 bat biztanle, gehienak budistak direlarik, gutxiengo musulmanarekin. Leh da hiriburua (30.870 biztanle 2011an), eta bigarren hiri nagusia Kargil da (16.338). Klima oso muturrekoa da urtaro batetik bestera. Politikoki, lurralde ezegonkor batean dago kokatuta, India, Pakistan eta Txina artean. Aksai Chin mugako lurraldearekin gatazka nagusia da.

Bost zonaldetan dago banatuta: Ladakh, Nubra, Zanskar, Rupshu eta Kargil.

Historia

Erdi Aroan, musulmanen inbasioa jasan zuten, XIII. mendetik XVI. menderaino. Orduan sortu zuten Namgyal dinastia, Bhagan erregearen eskutik, gaur egun arte iraun duena.

XVI. mendearen amaieran Baltiek konkistatu zuten lurralde hau. Hurrengo mendean, Tibeten aurkako gerran sartu ziren, Bhutanen alde kokatuz. XX. mendean eratu zuten gaur egungo estatua, Jammu eta Kaxmirrekoa.

2010eko Pakistango uholdeek gogor jo zuten lurraldea.

Photographies by:
No machine-readable author provided. Deeptrivia assumed (based on copyright claims). - CC BY-SA 3.0
Walter Inspruckner - CC0
Statistics: Position
998
Statistics: Rank
112310

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
974816532Click/tap this sequence: 2819

Google street view

Where can you sleep near Ladakh ?

Booking.com
489.289 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 116 visits today.