Cristo Redentor

( Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro) )

Kristo Berreroslea (portugesez: Cristo Redentor, ˈkɾistu ʁedẽˈtoʁ ahoskatua) Rio de Janeiro hirian dagoen Jesu Kristoren estatua erraldoia da. 709 metrora dago, Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu, eta 38 metro garai da, baina horietatik 8 metro idulkiari dagozkio. 1931ko urriak 12an inauguratu zuten, bost urte lanean eman ondoren.

Historia

Hirian monumentu erlijioso bat eraikitzea, lehen aldiz, 1859an iradoki zuen Pedro Maria Boss abadeak eta Elisabet printzesak. Ideia, berriz hartu zen 1921ean, independentziaren mendeurrena hurbiltzen ari zela.

Cristo Corcovado.JPG 

Estatuaren lehen harria, 1922ko apirilaren 4an jarria izan zen, eta lanak, 1926an hasi ziren. Hau egiten lagundu zuten beste pertsona batzuen artean, Heitor da Silva Costa ingeniaria (egitasmoaren arduraduna), Carlos Oswald artista plastikoa (monumentuaren azken diseinua egin zuena) eta Paul Landowski eskultorea (eskultura egin zuena) aipa daitezke.

Zementu armatuzko eraikin osoak, 1.000 tona baino gehiagokoa, ingeniaritza, arkitektura eta eskultura uztartzen ditu, eta bere lorpenen artean, bere lanetan istripuz inor hil ez izana du, garai hartan eta halako tamainako egitasmoekin batere ohikoa ez zena. Eraikuntza baldintzengatik, ia aldamioa bera ere sartzen ez zen oinarri baten gainean, haize zakarrekin, eta estatuaren egiturarekin, bere besoak hutsera zabaltzen direnak eta burua pixka bat okertuta geratzen dena ingeniaritzarentzako erronka batean, Levyk, lana, "ikaragarrizko" bezala adierazi zuen.

Inaugurazio zeremoniari dagokionez, aurreikusita zegoen monumentuaren argiztapena Napoli hiri italiarretik egitea, non Guglielmo Marconi zientzialariak seinale elektriko bat bidaliko zuen, Rioko Jacarepaguá auzoan zegoen antena batek igorriko zuena, Ingalaterrako Dorchesterren zegoen estazio hartzaile baten bidez. Baina eguraldi txarrak balentria hau ezinezko bihurtu zuen, eta, azkenean, zuzenean bertatik argiztatu behar izan zen.

Argiztapen sistema, bi aldiz aldatu zen: 1932 eta 2000n. 1980an zaharberritua, Joan Paulo II.a aita santuaren bisita zela eta, eta berriz 1990ean. 2003an, eskailera mekaniko sistema bat inauguratu zen, estatua altxatzen den plataformara iristea errazteko.

Ezaguna ez bakarrik Rioko ikur bezala, baizik eta baita Brasil osokoa ere, Kristo Berreroslearen estatuari, bertara joaten diren milioika turistek argazkia ateratzen diote.

Photographies by:
Ulysses Rj - CC BY-SA 3.0
Thiago Lontra - CC BY-SA 3.0
Zones
Statistics: Position
13
Statistics: Rank
3504678

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
354817692Click/tap this sequence: 1652

Google street view

Videos

Where can you sleep near Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro) ?

Booking.com
489.985 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 34 visits today.