Korčula

Korčula (antzinako grezieraz: Κόρκυρα Μέλαινα; latinez: Corcyra Nigra, Korkyra Melaina; eslaviera zaharraz Krkar, italieraz: Curzola) kroaziar uharteen artean handienetakoa eta ezagunenetakoa da turismo handia jasotzen baitu. 16.182 biztanle ditu, hauetatik %97a kroaziarrak dira.

Historia

Antzinatik izan da ezaguna Korčula. Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira bai eta feniziarren eta greziarren herrixkak ere. Irlaren izen zaharrenetakoa den Korkyra Melaina izenak Korfu beltza esan nahi du, Greziako Korfu irlaren antza zuelako eta bertatik pinu beltzaren egurra lortzen zelako itsasontziak egiteko.

Erromatar Inperioan Dalmazia probintzian sartuta egon zen. 600 urtearen inguruan avaroak eta ondoren eslaviarrak Kroaziaz jabetu zirenean italiar jatorriko jendea uhartetan (Korčula esate baterako) eta Neretvaren deltan babestu zen. Irlara iritsi ziren eslaviarrei Neretvatar deitu zitzaien eta beste eslaviarrak baino lehenago kristautu ziren.

Korčularen garrantzi geoestrategikoa zela eta, bere historian borroka eta ondorioz jabe ugari ezagutu izan ditu. Kroazia, Bizantzio, Ragusa, Hungaria, Genova eta Veneziaren menpe egoteaz gainera XIII. mendean denbora tarte laburrean askea ere izan zen.

X. eta XI. mendeetan kroaziarrak eta bizantziarrak txandakatu ziren agintean, 1100ean Veneziak konkistatu zuen arte. 1184ean korčulatarrek Ragusari (Dubrovnik) laguntza eskatu zieten veneziarrak uhartetik kanporatzeko. 1214ean Korčulako Estatutua idatzi zen, bertan esaten zelarik Korčulak autonomia zuela Rascia eta Zahumlje printzerri serbiarren aurrean eta Venezia eta Ragusako Errepubliken aurrean.

Korčulako dukeak genovatarrekin familia loturak eratu zituela ikustean 1255ean Veneziak berriz konkistatu zuen uhartea. 1298an ordea borroka latzean Genovakoak nagusitu ziren. Kondaira batek dio Marco Polo korčularra zela eta orduan hartu zutela preso genoarrek, baina ez dago hau baieztatzen duen dokumenturik. XIV. mendean Hungariaren eta Veneziaren eskuetan izan zen txandaka, azkenik veneziarrak 1797 arte bertan egon zirelarik.

1915ean Erresuma Batuak eta Frantziak promes egin zioten Italiari Korčula emango ziotela Lehen Mundu Gerran beren alde borrokatzearen truke, baina gerra amaitzean Kroaziaren esku gelditu zen.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
3319
Statistics: Rank
34714

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
451786329Click/tap this sequence: 5218

Google street view

Where can you sleep near Korčula ?

Booking.com
488.999 visits in total, 9.195 Points of interest, 404 Destinations, 45 visits today.