Kareliera
Kareliera (karjala, karjal edo kariela) uraldar familiaren hizkuntza bat da. Kareliarrek hitz egiten dute eskualde zabal batean, Finlandiako golkotik Itsaso Zurira arte.
Aurretik finlandieraren dialekto bat bezala sailkatu zen, baina gaur egun hizkuntza ofizial bat bezala hartzen da.