Kangaroo ( Kanguru )
Kangurua Macropodidae familiako ugaztun martsupiala da, Australian eta Ginea Berrian bizi dena. Duela 15 milioi urte agertu ziren Australian. Kanguru gehienak belarjaleak dira. Baina batzuk, txikienek, zomorroak jan ahal dituzte.
65 kanguru espezie inguru daude, esate baterako kanguru gorria, kanguru grisa eta walabia. Kanguruen 10 espezie mota galzorian daude ehiza dela-eta. Tamaina handienekoak kanguru gorria eta kanguru grisa dira. 2 m luze izatera iritsi daitezke eta 85 kilo pisatzen dute. Kanguru txikienek 30 cm neurtzen dute eta sagu itxura dute. Koalarekin batera, Australiako animalia ezagunenetakoa da.