Juba Hego Sudango hiriburua da. Erdialdeko Equatoria izeneko estatuan dago, 550 mko garaieran eta Nilo Zurian nabigagarria den azken lekua da.

Historia
 
Juba Hotela 1936an.

XIX. mendean Gondokoro izeneko misio eta salerosketetarako gunea zegoen Juba ondoan, Otomandar Inperioaren azken postua zen hegoalderantz, soldadu bakan batzuek -askok malariak jota- okupatua. Ugandarako bidean Samuel Baker esploratzaile eta esklabotzaren kontrako aktibista ere bertan kokatu zen 1863tik 1865era eta 1871tik 1873ra[1].

1899tik 1956ra Erresuma Batua eta Egiptok sortutako egitura politikoaren menpean egon zen, Sudan osoa bezala. Britainiarrek Hego Sudan eta Uganda lotzeko zuten asmoak 1947an egindako Jubako Konferentziarekin zapuztu ziren, hortik egungo Sudanen batasuna atera zelako garaile. Hegosudandarren haserrea ere eragin zuen akordio horrek eta harrezkero ezegonkortasuna ia etengabea izan da; 1955ean hirian zeuden soldadu batzuen altxamenduak 1972 arte amaitu ez zen Sudango Lehen Gerra Zibilaren hasiera ekarri zuen. Sudango Bigarren Gerra Zibilaren garai luzeetan (1983-2005) Juba kokaleku estrategikoa izan zen eta borrokaldi ugari gertatu ziren bertan.

2005ean Sudanese People's Liberation Armyk (SPLA) hiria hartu zuen eta urte berean sinatutako bake itunaren arabera Hego Sudango hiriburua da, denbora batez behin-behinekoa Rumbek izan bazen ere. NBEren presentzia ere handituz joan zen, lehenago laguntza humanitarioa Kenyatik eraman behar zitzaielako oso egoera latza bizi izan zuten hegosudandarrei; Office for the Coordination of Humanitarian Affairs (OCHA) izenekoa antolatu zuen hirian eta apurka-apurka egoera hobetuz joan zen.

2011ko uztailaren 9tik Hego Sudango hiriburua da, independentzia aldarrikatu ostean.

Pat Shipman: To The Heart Of The Nile: Lady Florence Baker and the Exploration of Central Africa.
Photographies by:
Jonathan Lundqvist - Public domain
Statistics: Position
2613
Statistics: Rank
113331

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
198254367Click/tap this sequence: 5215
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Juba ?

Booking.com

What can you do near Juba ?

9.005.536 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.584 visits today.