Islandiera

Islandiera (íslenska) Islandiako hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza germaniko horrek flexibotasun nabaria mantentzen du, latina, greziera klasikoa edota antzinako ingelesaren antzera. Germaniar hizkuntzen artean islandierak, alemanierak eta faroerak bakarrik gordetzen dituzte kasuak. Hizkuntza hori bere antzinako formaren nahiko antzekoa da gaur egun ere.

Historikoki islandiera indoeuropar hizkuntza mendebaldekoena izan zen, baina ez da hala portugaldarrak Azoreetara bizitzera joan zirenetik. Islandierak, mendebaldeko norvegierak, faroerak eta nornerak (hildako hizkuntza) mendebaldeko eskandinaviar hizkuntzak osatzen zituzten iraganean suedierak, danierak eta ekialdeko norvegierak ekialdeko eskandinaviar hizkuntzak osatzen zituzten bitartean. Bi talde horiek gaur egungo Norvegiako hizkuntzan eragin zuten. Gaur egun eskandinaviar hizkuntzek kontinenteko taldea (daniera, suediera eta norvegiera) eta uharteetako taldea (islandiera eta faroera) dute.

Hiztun gehienak –320 000 gizaki gutxi-gorabehera– Islandian bizi dira; 8000 baino gehiago Danimarkan bizi dira (horietako 3000 ikasleak dira). 5000 hiztun gutxi-gorabehera AEBetan bizi dira eta 1400 baino gehiago Kanadan bizi dira (Manitoban batez ere). Islandiaren biztanleriaren % 97k ama-hizkuntza gisa dute islandiera, baina beste herrialdeetan hiztunen kopurua murrizten da.

Arni Magnussnarraren institutua (Stofnun Árna Magnússonar í íslenskum fræðum) islandiera ikertzeko gune nagusia da. Islandieraren batasunak –unibertsitateak, margolariak eta kultura, hezkuntza eta zientziaren elkartea batzen dituena– hizkuntza politika gobernuarekin eztabaidatzen du.

1995etik islandieraren eguna ospatzen da azaroaren 16an urtero.

Destinations