Iruñeko Sanferminak

Iruñeko Sanferminak Iruñeko jai nagusiak dira, mundu osoan ospetsuak. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urtetik gora uztailean egin izan da, 1591n, Bernardo Sandoval Iruñeko apezpikuak agindurik urriaren 10etik uztailaren 7ra aldatu zenetik, 1515ean Nafarroa Gaztelako Koroari lotu zioten eguna aldi berean ospatzeko.

Sanferminak uztailaren 6an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. Entzierroak festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta zezen plaza. Jaiak uztailaren 14an amaitzen dira, Gaixo ni (gaztelaniaz, Pobre de mí) tradizionala abestuz.

Ernest Hemingway idazle ezagunak, The Sun Also Rises eleberriaren bitartez, mundu osoan ezagutarazi zituen Sanferminak, herrialde anglosaxoietan batez ere.

Destinations