Lynx pardinus ( Iberiar katamotz )

Iberiar katamotza edo Katamotz iberiarra (Lynx pardinus) Iberiar penintsulako katamotz mota bat da. Gaur egun galtzorian dago. Une batean euren arteko harremanik ez zuten eta 200 alez osaturiko bi talde besterik ez ziren geratzen, horietatik hogeitamar besterik ez ziren eme ugalkorrak.

Kontserbazio hainbat programen bidez, 2015ean lau gune eta 320 piztia daude. Hala ere iberiar katamotza mundu osoko felido-espezierik mehatxatuena da, amurreko lehoinabarrarekin batera.

Destinations