原爆ドーム

( Hiroshimako Bakearen Memoriala )

Hiroshimako Bakearen Memoriala (japonieraz: 広島平和記念碑, Hiroshima Heiwa Kinenhi) edo Bonba atomikoaren kupula (japonieraz: 原爆ドーム, Genbaku Dōmu) UNESCOk 1996an Gizateriaren Ondare izendatu zuen eraikina da, Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkearen barnean dagoena. Hiroshimako bonbardaketa atomikoaren hondarrak dira.

Historia

Eraikina Jan Letzel arkitekto txekiarrak diseinatu zuen 1915. urtean eta Hiroshima prefeturako Merkatal Erakusketa Aretoa izena hartu zuen. 1921ean ireki zituen ateak eta Hiroshiman ekoizten ziren produktuak eta industria sustatzea zuen helburu.

1945eko abuztuaren 6an, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Estatu Batuetako armadako Enola Gay B-29 bonbaketariak Little Boy bonba atomikoa jaurti zuen hiria erabat suntsituz. Genbaku Dome eraikina hipozentrotik 160 metrotara bazegoen ere bere egitura mantentzeko gai izan zen, berau izan zen zutik iraun zuen inguruko eraikin bakarretakoa.

Genbaku izenak "Bonba atomikoa" esan nahi du eta izen hori eman zioten orduan. Hasiera batean eraikina behera botatzea erabaki zen, baina egitura ongi zegoenez eta dagoeneko sinbolo bihurtua zenez Hiroshima berreraiki zenean eraikinak bere horretan jarraitu zuen. 1950 eta 1964 artean ibaiaren beste aldean Hiroshimako Bakearen Memorialaren parkea eraiki zen.

1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
789
Statistics: Rank
239658

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
685327941Click/tap this sequence: 1266
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Hiroshimako Bakearen Memoriala ?

Booking.com

What can you do near Hiroshimako Bakearen Memoriala ?

8.810.420 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.978 visits today.