مسجد الحسن الثاني

( Hassan II.aren meskita )

Hassan II.aren meskita (arabieraz: مسجد الحسن الثاني‎) Casablancan (Maroko) dagoen meskita erraldoi ospetsua da, munduko tenplu altuena: minaretean dauden laserrek 210 metrotara ailegatzen dira eta urrutitik ikus daitezke. Halaber, munduko bigarren handiena da, Mekaren atzetik. Penintsula artifizial baten gainean eraikia dago, itsasoaren uraren gainean; horren arrazoia Koranen bertsikulo batean dago: «Alaren tronua uraren gainean zegoen».

Historia

Kokapena Casablancan Hassan II.ak berak erabaki zuen, herrialdeko ekonomikoki hiri indartsuena nolabait bereizteko. Diseinua Michel Pinseau arkitekto frantsesarena da. Eraikuntza 1985eko uztailaren 12an hasi zen eta 1993ko abuztuaren 30ean inauguratu zuten. Eraikuntzan 2.500 pertsonek eta 10.000 artisauek hartu zuten parte. Artisauek sapaiak, zoluak, zutabeak eta apaingarriak egin zituzten horretarako egurra, mosaikoak, igeltsua, marmola... erabiliz. Obraren kostua 5.494 milioi dirhamekoa izan zen, 505 milioi euro inguru. Minareteren altura 210 metrokoa da. Meskitaren kanpo aldea 30.000 m²koa da.[1]

.
Photographies by:
Statistics: Position
2743
Statistics: Rank
43903

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
524783169Click/tap this sequence: 7895

Google street view

Where can you sleep near Hassan II.aren meskita ?

Booking.com
487.354 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 39 visits today.