Zeltiar asentamenduak Halen izena zuen, zeinak gatza esan nahi duen, eta Saale ibaia ere gatzaren aldaera da. Honek argi uzten du gatzaren ekoizpena antzinakoa dela eremu honetan. Brontze Aroko gatzaren ustiaketaren aztarnak aurkitu dira.
Hiria berez 806ko idatzi batean aipatzen da lehenengo aldiz, Magdeburgeko apezpikuaren jabetzaren parte gisa azaldu ere. Martin Lutherren erreforma hartu zuen XVI mendean eta Hogeita Hamar Urteko Gerra sufritu zuen. 1680an Brandenburg-Prusiak Magdeburgekin batera eskuratu zuen 1680an. Unibertsitatea garai honetan sortu zen, 1694ean hain zuzen ere.
Napoleondar Gerretan Halleko gatazka famatua gertatu zen. Bertan frantziarrek prusiarrak garaitu zituzten 1806an. 1815ean baina Prusiako saxonia probintzian sartuta gelditu zen.
Bigarren Mundu Gerran Buchenwald kontzentrazio-esparruaren esparru satelitea jaso zuten eta bertan gerra-presoak sartu zituzten: poloniarrak, txekoslovakiarrak, sobietarrak, frantziarrak, herbeheretarrak eta beste hainbat naziotakoak. Kimika lantegi estrategikoak ere baziren eta horregatik bonbaketa latzak jasan zituen Hallek.
Gerraren ondoren Saxonia-Anhalteko hiriburu bihurtu zen, baina sobietarrek estatuak desegin zituzten. Ekialdeko Alemania mendebaldekoarekin batu zenean Saxonia-Anhalt estatu berriko hiriburu Magdeburg ezarri zen.
Gehitu iruzkin berria