Habana (gaztelaniaz: La Habana, la aˈβana ahoskatua) Kubako hiriburua, probintzia, portu nagusia eta merkataritza gune garrantzitsuena da. 728,26 km²ko eremua du eta 2012an 2.106.146 biztanle zituen. Karibeko hiri jendetsuena da.

Diego Velázquez de Cuéllar espainiarrak sortu zuen 1515ean, San Cristóbal de La Habana izenarekin. 1982an, UNESCOk Habana Zaharra eta gotorlekuak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.

Historia Hiriaren lehen urratsak

1514. urtean, Diego de Velázquezen aginduz, San Cristóbal de la Habana herria sortu zen irlako hego kostaldean, Batabanotik gertu, baina haren kokalekua ez zen bizileku egokia; horrez gain, oso arriskutsua zen itsas nabigaziorako. Arrazoi horiek zirela eta, 1518. urtean berrogei eta hamar kolono iparraldera mugitu ziren, gaur egun Almendares ibaiaren uhubiaren ondoan. Hurrengo urtean, berriro kokalekuz aldatu eta gaur egungo tokira joan ziren, badiaren babespean.

Indiako flotak Habanan gelditzen ziren, bidaian hasteko eguraldi onaren zain; beraz, bertan denbora luzea eman behar zuten eta garraiatzen zituzten bitxiek eta merkantziek jende anitz erakartzen zuten. Biztanleak gehiago zirenez, kultiboak emendatuz joan ziren, batez ere esklabo beltzak erabiltzen zituzten lan gogorretarako. Haietan tabakoa nagusitu zen, eskari handia baitzegoen. Hiria garatuz joan zen eta bestelako industriak sortu ziren, hala nola, ontzitegiak eta ontziak konpontzeko industriak.

Habana hiriburu

1553an, Habana Kubako hiriburu bihurtu egin zen eta horrek hazkundea bizkortu zion. Horrexegatik, piraten helburu izan zen: 1555. urtean, Jacques de Sores pirata frantziarrak suntsitu eta uztak erre zituenez, Kubako gobernadoreek Habanan gotorlekuak eraikiarazi zituen, piratengandik babesteko.

Handituz zihoan zen heinean, Habanak zenbait izurrite jaso zituen:

1648 eta 1654. urteetan, sukar tifoideak. 1761an, gonbitu beltzak.

Hala eta guztiz ere, populazioa emendatuz joan zen: 1600. urtean, 4.000 biztanle zituen; 1700.ean, berriz, 30.000.

Ingalaterraren okupazioa

1762. urtean, tropa britainiarrek hiria hartu zuten, zenbait hilabetez setiatu ostean, baina denbora laburrean egon zen ingelesen eskuetan, Versaillesko Ituna zela eta, espainiarren eskuetara itzuli baitzen.

XX. mendean

1898. urtean, Kuba Espainiako parte izateari utzi zion, eta Habanak hedakuntzen segiitu zuen, orain, Estatu Batuen eraginpean. Hiriaren ondoan, gune industrial handiak sortu ziren, eta bere populazioa handituz joan zen (1960. urtean 1.500.000 biztanle). Hiriak zabalkunde handia izan zuen Batistaren agindupean, estatubatuarren aisialdi leku gisa.

1968. urtean hiriaren erreforma aurrera eraman zen, langileentzako auzoak eraikiz eta gizarte organizazio zibilak (Comités de manzana) direla eta.

Photographies by:
kuhnmi - CC BY 2.0
Gabriel Rodríguez - CC BY-SA 2.0
Zones
Statistics: Position
2255
Statistics: Rank
122520

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
974526831Click/tap this sequence: 8195
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Habana ?

Booking.com

What can you do near Habana ?

9.003.151 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 490 visits today.