Guimarãesko gaztelua Mumadona Dias kondesak eraiki arazi zuen X mendean mairuen eta normandiarren erasoei aurre egiteko. Portugalgo Erresumaren jaiotzarekin loturik dagoen ikonoa bihurtu da. X mendean eraiki bazen ere XI mendean zabaldu eta handitu egin zen. Hala ere gaur egungo zatirik gehienak XIII mendekoak dira.
XIV mendeak zailak izan ziren hainbat setio jasan baitzituen baina bietan gazteluaren defentsan ari zirenek aurrera egin zuten. 1383 eta 1433 artean sarreran dauden bi dorreak eraiki arazi zituen Joanes I.ak.
1836an gaztelua eraitsi eta harriak errepideak pabimentatzeko erabiltzea proposatu zen baina Sociedade Patriótica Vimaranense elkarteak aurre egin eta gaztelua mantendu egin zen. 1881ean monumento historiko bitxia bihurtu zuten eta 1936an berriztatze lanak egin zitzaizkion.
Gehitu iruzkin berria