Guanajuato (Guanajuato)

( Guanajuato (Mexiko) )

Guanajuato Mexiko erdialdeko hiria da, Guanajuato estatuaren hiriburua eta Guanajuato udalerriaren herriburua. 2010ean hiriak 72.237 biztanle zituen, eta udalerriak 171.709.

Mexikoko zilar meatzalde aberatsenetako batean dago. Hiriak arkitektura kolonialeko eraikin bikainak ditu. UNESCOk hirigune historikoa eta meatzeak Gizateriaren ondare izendatu zituen 1988an, Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak izenarekin. Gaur egun, unibertsitateagatik eta bizitza kultural biziagatik ere ezaguna da. Azken horren adibide nagusia da Cervantesen Nazioarteko Jaialdia, Mexiko eta Latinoamerikako bilkura artistiko nagusietakoa.

Historia

Hiriaren historia Kolon aurrekoa da. Hastapenetan txitximekarrek Mo-o-ti deitzen zioten, "metalen lekua" esan nahi duena.[1] Beranduago aztekek Paxtitlan izena eman zioten, "lastoaren lekua" esan nahi duena.[1] Gaur egungo izena kuanasï= igel uata= muino hitzen elkarketatik dator, purepetxa hizkuntzan zuzenki idatzia Kuanasïuatu geratzen delarik, hau da, "igelen muinoa".

Espainiarren garai kolonialean garapean handia izan zuen batez ere urre eta zilar meategien ustiapenarekin. XIX. mendean zehar zenbait matxinada garrantzitsu gertatu ziren hirian.

↑ a b Instituto Nacional para el Federalismo y el Desarrollo Municipal. Enciclopedia de los Municipios de México. (Noiz kontsultatua: 2010-3-12).
Photographies by:
panza.rayada - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
8347
Statistics: Rank
34714

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
649712835Click/tap this sequence: 4541
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Guanajuato (Mexiko) ?

Booking.com

What can you do near Guanajuato (Mexiko) ?

8.812.306 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 3.864 visits today.