Castillo de Gormaz

( Gormazeko gaztelua )

Gormazeko gaztelua (gaztelaniaz: castillo de Gormaz) Soriako probintziako Gormaz (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerrian dagoen Erdi Aroko defentsa eraikuntza da. Eraikuntza muinoaren ipar-mendebaldean hasi zuten, gaztelu txiki bat eraikiz. Gotorlekua, kristauek konkistatu zuten 912an, eta musulmanen eskuetara itzuli zen Al-Hakam II.aren kalifaldian. Honek Ghalib bere jeneralari handitzea agindu zion et 955 eta 966 artean egin zuten lana.

Historia

Gormazeko gaztelua musulmanen defentsaren giltzarri bihurtu zen iparraldeko erresuma kristauen aurka, hauek Medinacelitik urrun mantentzen lagundu zuelarik. Bere kokapenak eta ikuspen baldintza bikainek iparralderantz eta Duero ibairantz iristeko ibilbideetako bat kontrolatzea ahalbidetzen zuten, eta musulmanek eta kristauek IX. eta X. mendeetan gogokoen zuten posizio estrategikoetako bat izan zen.

975ean Gartzia I.a Gaztelakoa kondeak, Iruñeko Antso II.a eta Leongo Ramiro III.arekin aliatua, gaztelua setiatu zuen. Baina, hala egiten zuen bitartean, Ghaliben agindupean zegoen armada musulman batek kontraeraso egin eta porrot iraingarri bat jasan zuen.[1] 978an, bigarren saiakera batean, hartu eta 983ra arte mantendu zuen, Almanzorrek berreskuratu zuen arte hain zuzen ere. Musulmanen esku egon zen 1060an Fernando I.a Leongoak behin betiko konkistatu zuen arte. Rodrigo Díaz de Vivar, Cid ospetsua, Gormazeko jauna izan zen 1087tik.

Garai honetan sortu zen Gormaz herria, gazteluaren oinetan. Geroago, gazteluaren garrantzi estrategikoa gutxituz joan zen. Ondoren, espetxe bezala erabili zuten, behin betiko utzi arte.

1931n gaztelua kultura ondasun izendatu zuten. Duela gutxi zaharberritu zuten eta sarrera doakoa da.

Sénac, Philippe. (2006). Al-Mansûr, le fléau de l'an mil. Paris: Perrin, 106 or. ISBN 2-262-01578-3..
Photographies by:
Juan F. Esteban Barahona - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
8120
Statistics: Rank
32672

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
681437952Click/tap this sequence: 5455
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Gormazeko gaztelua ?

Booking.com
8.812.291 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 3.849 visits today.