Gaule ( Galia )

Galia (latinez Gallia, grekoz Galatia) Antzinatean Mendebalde Europako eskualde batek zeukan izena da, non gaur egun Frantzia, Belgika, mendebaldeko Suitza, eta Herbehereetako zein Alemaniako zatiak dauden.

Italia iparraldean galiarrak zeuden eskualdeari Galia zisalpinoa (Alpeetatik honantz dagoen Galia, esan nahi duena) izena eman zioten Erromako Errepublikaren garaian, eta k.a. III. eta II. mendeetan konkistatu zituzten erromatarrek. Alpeetatik mendebaldera geratzen zen eskualdeari Galia Transalpinoa (Alpeetarik haratago dagoen Galia esan nahi duena) izena eman zioten.

Julio Zesarrek (K.a. 100- K.a. 44) hiru zatitan banandu zuen Galia: akitaniarrak (Gallia Aquitanian zeudenak), galiarrak (Gallia Celtican) eta belgiarrak (Gallia Belgican). Ordurako Galia Transalpinoa (geroago Galia Narbonensea izango zena) konkistatuta zegoen. Gaur egun, hizkuntzaren arabera sailkatzen dira Galiako herri horiek. Akitaniarrak euskararen era bat hitz eginen zuten, eta galiarrak eta belgiarrak, ordea, galieraren dialekto bat.

Baina erromatarren konkistaren garaian, Galian iberiarrak eta ligureak zeuden ere bai.

Destinations