Galapagoak

Galapagoak edo Galapago uharteak (gaztelaniaz, Islas Galápagos) Ekuadorreko kostaldetatik 1.050 kilometrotara dagoen uhartedia da. Politikoki, Ekuadorreko probintzia ere bada, hiriburua Puerto Baquerizo Moreno izanik. Uhartediak 13 sumendi-uharte nagusiak, 6 uharte txikiak eta 107 uhartetxo ditu, denak ekuatore inguru.

Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.

1986an uhartedien inguruko itsasoa Itsas-Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.

Historia Galapago uharteak1
World Heritage Logo global.svg  UNESCOren gizateriaren ondarea Waved Albatross (Phoebastria irrorata) -3 on Espanola.jpg 
Mota Naturala Irizpideak vii, viii, ix, x Erreferentzia 1 Kokalekua   Ekuador Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea Izen ematea 1978 (II. bilkura) Luzapen urtea 2001 Arriskuan 2007 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Historia geologikoaren parametroetan, uharte berri samarrak dira, azken 5 milioi urteetan itsasotik gora altxatutako uharteak dira. Sumendi aktiboz jositako uharteak dira, eta Isabela eta Fernandina dira uharte gazteenak.

Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariak ziren bere bisitari bakarrak. Horrela, Richard Hawkins pirata 1593an, Woodes Rogers pirata 1708an, Alejandro Malaspina esploratzailea 1790ean, James Collnet 1793an edo Robert FitzRoy eta Charles Darwin 1835an.

Ekuadorrek 1832ko otsailaren 12an uhartediaren jabetza aldarrikatu zuen eta Archipiélago de Ecuador izena jarri zion.

Bigarren Mundu Gerran Ekuadorrek Baltra uhartean Estatu Batuei kanpamendu bat eratzeko eskubidea eman zion.

Photographies by:
Statistics: Position
6746
Statistics: Rank
10210

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
692375841Click/tap this sequence: 8997

Google street view

Where can you sleep near Galapagoak ?

Booking.com

What can you do near Galapagoak ?

489.404 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 42 visits today.