Flevoland

Flevoland ( entzun (i · ?)) erdialdeko Herbehereetako probintzia da. 2.412 kilometro koadroko eremua du (lehorra 1.419 km², ura 993 km²) eta 2015eko urtarrilaren 1ean 401.791 biztanle zituen. Hiriburua Lelystad da eta hiri nagusia Almere.

Eratu zen Herbehereetako azken probintzia izan zen, 1986an.

Historia

1916an gertatu ziren uholdeen ondoren, Zuiderzee barne-itsasoa itxi eta lur lehor bihurtu behar zela erabaki zen. 1932ean Afsluitdijk dikea bukatu zuten eta beraz itsasoaren ixtea burutu. Hortik aurrera Zuiderzee IJsselmeer izendatu zuten, hau da, IJssel ibaiaren bukaerako lakua.

Lehortu zen lehengo lekua Andijkeko proba polderra zen, 1927an. Lehengo polder handia Wieringermeer izan zen (1930an), gaur egun Ipar Holandako probintziaren zatia dena. Hurrena Noordoostpolder (Ipar-ekialdeko polder) izan zen, Urk eta Schokland irlen inguruan. Overijssel probintziarekin batu zen. Horren ondoren, hegoaldean beste bi lur eremu sortu ziren 1957 (Ekialdeko Flevoland) eta 1968an (Hegoaldeko Flevoland). Hiru herri horiek probintzia berria sortu zuten 1986an. Izena Lacus Flevo-tik dator, erromatarrek bertan zegoen lakuari eman zioten izenetik, hain zuzen.

Photographies by:
L-BBE - CC BY 3.0
Statistics: Position
1903
Statistics: Rank
65344

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
371684952Click/tap this sequence: 3228

Google street view

Where can you sleep near Flevoland ?

Booking.com
487.370 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 3 visits today.