Dubrovnik (NAF[ˈdǔbroːʋniːk],latinez eta italieraz Ragusa) Adriatikoan dagoen Kroaziako hiria da, Dalmaziako hegoaldean. Turismo handia jasotzen duen hiria da eta horretaz gain itsas-portu garrantzitsua da eta Dubrovnik-Neretva eskualdeko hiriburua. 42.641 biztanle zituen 2011an. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Historia

VII. mendean eslaviar inbasioek Epidaurum (gaur egungo Cavtat) suntsitu zuten eta bertako biztanleak kostaldeko Laus edo izeneko uharte batean babestu ziren. Pixkanaka inguruko eslaviarrekin nahastuz joan ziren eta Adriatikoko kai garrantzitsua bihurtzen hasi zen. VIII. mendean arabiarrek erasotu ondoren Bizantziar inperioari laguntza eskatu zioten eta honek bere Dalmazia probintzian sartu zuen. XI. mendean bere itsas flota garatu zuen eta XII. menderako harresi handiak eraiki zituen. 1204ean Veneziak Konstantinopla menperatzean Dubrovnik ere eskuratu zuen 1358an independentzia eskuratu eta Ragusako Errepublika sortu zen arte. Orduan Veneziaren aurkari zuzena bihurtu zen indar ekonomikoari erreparatuz gero. Diplomazia sare indartsua garatu zuen, batez ere XV. eta XVI. mendeetan. Ragusaren indarra itsasgintzan eta itsasoko komertzioan oinarriturik zegoen. Bere flota 200 itsasontzitakoa izatera iritsi zen.

1808an Napoleonek hartu zuen hiria, errepublikari amaiera emanez eta 1815ean Vienako Batzarrak Habsburgotarren inperioaren eskutan utzi zuen. Hortik aurrera gainbehera etorri zen. Bi mundu gerrek kaosa ekarri zuten hirira eta ez zen berrindartu Titoren garaian turismo gune bihurtzen hasi arte.

1991ean Kroaziak independentzia aldarrikatu zuen eta Jugoslaviako armadak sei hilabetez setioa ezarri zion hiriari harresi barneko eraikin ugari suntsituz.

2007ako abuztuan izugarrizko sutea sortu zen Bosniako mugan eta Cavtatetik hasi eta Dubrovnik bera ere suak hiria inguratu zuen baina hiria ez zen kaltetua gertatu.

Photographies by:
Zysko serhii - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
654
Statistics: Rank
152643

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
327961548Click/tap this sequence: 9371

Google street view

Where can you sleep near Dubrovnik ?

Booking.com
489.336 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 163 visits today.