Camino de Santiago

( Donejakue bidea )

Donejakue bidea Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.

UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.

Historia Ibiltarien etorreraren hasiera

Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.

814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.

Photographies by:
Statistics: Position
129
Statistics: Rank
644699

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
736924518Click/tap this sequence: 8161
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Donejakue bidea ?

Booking.com
8.722.531 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 8.669 visits today.