Dinant (frantsesez di.nɑ̃ ahoskatua) Belgikako hiria da, Namurko probintzian dagoena, Mosa ibaiaren ertzean, Bruselatik 80 km-ra. Janari industria, larrugintza eta harrobiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Letoi eta kobre urtuzko gauzakien eskulangintzak ere badu garrantzia. Aipagarriak dira XII-XIV. mendeetako Notre-Dameko kolegio-eliza, XII. mendeko udaletxea, Mont Fateko leize prehistorikoak eta XI. mendeko gotorlekua (XVI eta XVII. mendeetan eraberritua). Lehen Mundu Gerran, suntsiturik gertatu zen herria.
Photographies by:
https://www.flickr.com/photos/jiuguangw/ - CC BY-SA 2.0
Zones
Statistics: Position
2538
Statistics: Rank
47987
Gehitu iruzkin berria