Context of paxtunistan

Paxtun edo paxtu (paxtuneraz: پښتون‎, Paṣ̌tun, Pax̌tun) Iran ekialdeko talde etnilinguistikoa da, batez ere Afganistanen eta ipar-mendebaldeko Pakistanen bizi dena. Herri honen ezaugarri nagusiak paxtuera hizkuntza erabiltzea eta Paxtunwali izeneko kode etikoa eta bizitzeko era jarraitzea da. Bere jatorria ez da guztiz ezaguna baina, zenbait adituren ustez, bere arbasoak K.a. 2. eta 1. milurtekoetan bizi ziren pakthiarrak ziren. Beste batzuek berriz, bat-etortze hori fonologikoa besterik ez dela uste dute.

Delhiko sultanerriaren aroan, paxtun enperadore batzuek (sultanak) India gobernatu zuten. Beste batzuek safavidarren eta Mogol Inperioaren aurka borrokatu zuten XVIII. mendearen hasieran estatu burujabea lortu arte. Hotaki dinastiak (1709-1738) eman zion hasiera estatu honi eta jarraian Durrani Inperioaren konkista militarrak etorri ziren (1747–1826). XIX. mendean britainiarren eta errusiarr...Irakurri gehiago

Paxtun edo paxtu (paxtuneraz: پښتون‎, Paṣ̌tun, Pax̌tun) Iran ekialdeko talde etnilinguistikoa da, batez ere Afganistanen eta ipar-mendebaldeko Pakistanen bizi dena. Herri honen ezaugarri nagusiak paxtuera hizkuntza erabiltzea eta Paxtunwali izeneko kode etikoa eta bizitzeko era jarraitzea da. Bere jatorria ez da guztiz ezaguna baina, zenbait adituren ustez, bere arbasoak K.a. 2. eta 1. milurtekoetan bizi ziren pakthiarrak ziren. Beste batzuek berriz, bat-etortze hori fonologikoa besterik ez dela uste dute.

Delhiko sultanerriaren aroan, paxtun enperadore batzuek (sultanak) India gobernatu zuten. Beste batzuek safavidarren eta Mogol Inperioaren aurka borrokatu zuten XVIII. mendearen hasieran estatu burujabea lortu arte. Hotaki dinastiak (1709-1738) eman zion hasiera estatu honi eta jarraian Durrani Inperioaren konkista militarrak etorri ziren (1747–1826). XIX. mendean britainiarren eta errusiarren xede inperialisten eskuetan erori ziren. XX. mendeko 1980ko hamarkadatik aurrera berriz ere munduaren arreta erakarri dute, Afganistango sobietar inbasioa (1979-1989), Talibanen gobernua eta Afganistango gerra (2001-egun) direla eta.

Paxtunak munduko talde patriarkalik handiena da. Bere 350 eta 400 arteko tribuek 49 miloi kide inguru dituzte.

Where can you sleep near paxtunistan ?

Booking.com
487.415 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 41 visits today.