Context of Hausa (etnia)

Hausa (endonimoak singularrean: Bahaushe (gizona), Bahaushiya (emakumea); pluralean: Hausawa eta orokorra: Hausa/Haoussa; exonimoak: Ausa, Mgbakpa, Kado, Al-Takari, Fellata eta Abakwariga) Mendebaldeko Afrikako talde etnikorik handienetako bat da. Nigeriako iparraldean eta Nigerreko hego-ekialdean bizi dira gehien bat, bai eta Kamerun, Boli Kosta, Txad, Togo, Ghana eta Sudan estatuetan ere. Nigerian eta Nigerren gehiengoa dira. Hausa hizkuntza hitz egiten duten taldeak Mendebaldeko Afrika osoan eta Hajj ibilbidean barrena iparralderantz eta ekialderantz (Sahara basamortua zeharkatuz) barreiatu dira, eta adibidez Agadez hirian talde handia osatzen dute. Beste hausa talde batzuk kostaldeko hirietara mugitu dira: Lagosera, Accrara, Abidjanera, Banjulera eta Cotonoura, bai eta Libiara ere, azken 500 urteetan.

Hausa gehienak jatorriz herrixka txikietan bizi dira Mendebaldeko Afrikan. Laboreak landa...Irakurri gehiago

Hausa (endonimoak singularrean: Bahaushe (gizona), Bahaushiya (emakumea); pluralean: Hausawa eta orokorra: Hausa/Haoussa; exonimoak: Ausa, Mgbakpa, Kado, Al-Takari, Fellata eta Abakwariga) Mendebaldeko Afrikako talde etnikorik handienetako bat da. Nigeriako iparraldean eta Nigerreko hego-ekialdean bizi dira gehien bat, bai eta Kamerun, Boli Kosta, Txad, Togo, Ghana eta Sudan estatuetan ere. Nigerian eta Nigerren gehiengoa dira. Hausa hizkuntza hitz egiten duten taldeak Mendebaldeko Afrika osoan eta Hajj ibilbidean barrena iparralderantz eta ekialderantz (Sahara basamortua zeharkatuz) barreiatu dira, eta adibidez Agadez hirian talde handia osatzen dute. Beste hausa talde batzuk kostaldeko hirietara mugitu dira: Lagosera, Accrara, Abidjanera, Banjulera eta Cotonoura, bai eta Libiara ere, azken 500 urteetan.

Hausa gehienak jatorriz herrixka txikietan bizi dira Mendebaldeko Afrikan. Laboreak landatzen dituzte, abereak zaintzen dituzte eta merkataritzan aritzen dira. Hausa aristokraziak zaldian oinarritutako kultura garatu dute. Gaur egun oraindik ere zalia nobleziaren ikur dira hausa gizartean.

Hausa hizkuntza txadar hizkuntzen taldekoa da.

9 things to do in Hausa (etnia)

Where can you sleep near Hausa (etnia) ?

Booking.com
492.880 visits in total, 9.215 Points of interest, 405 Destinations, 20 visits today.