Chitwan Parke Nazionala (nepaleraz: चितवन राष्ट्रिय निकुञ्ज) Nepalgo Narayani Gunean kokaturiko Parke Nazionala da, Terai ordokian, Indiarekin mugan. Parkerako sarrera Kasara herrixkan dago, Bharatpur hiritik gertu.

Historia

XIX mendean Nepal hegoaldean sartzea zaila zen, oihan itxia baitzen eta bertara oinez baino ezin baitzitekeen ibili. Horregatik agintarien ehiza eremu gustukoena izaten zen. Orduan zituen 2.600 km²-tan Tigreak, errinozeroak, lehoinabarrek eta hartz beltzak ehizatzen zituzten batez ere.

Chitwan ibar ertzeko mendietako biztanlean jeisten hasi eta hainbat eremu lantzen hasi ziren. Herrixkak sortuz joan ziren bertako basabizitzaren kaltetan. DDTaren bidez oihanaren %70a soildu zen eta errinozeroen kopurua 800etik 95era jaitsi zen. 1957an errinozeroak babesteko lehenengo legea ezarri zen ibarrean.

1959an Edward Pritchard Gee naturalista ospetsuak bere ardurapean hartu zuen eremua eta Rapti ibaiaren iparraldean basabizitzaren erreserba sortzea aholkatu zuen. 1963an erreserba handitu egin zen eta 1973an Chitwan Parke Nazionala sortu zen 544 km²-ko azalera zuena.

1977an gaur egungo azalera eskuratu zuen, 932 km², eta 1984ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Photographies by:
Gus, Original uploader was Gus at pl.wikipedia - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
4598
Statistics: Rank
22462

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
236854791Click/tap this sequence: 5968

Google street view

Videos

Where can you sleep near Chitwan Parke Nazionala ?

Booking.com
489.145 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 51 visits today.