Cultura chinchorro ( Chinchorro kultura )

Chinchorro kultura Txile eta Peruko Atacamako basamortuan garatu zen, K. a. 7020 eta 1700 artean Amerikako konkista baino lehen jendeztatuta zegoen. Hispaniarraurreko aldian, K. a. 5000 eta 1700 artean. Biztanle haiek bere hildakoak artifizialki momifikatzen hasi ziren lehenak izan ziren. Kultura hau Peruko Ilotik Txileko Antofagastaraino zabaldu zen. Haien gune nagusiak Arica hirian eta Azapa, Camarones eta Luluta haranetan ezarri zituzten. Talde hau, beste ehiztari biltzaile goiztiarren artean nabarmentzen da bere hileta errituengatik: mundu mailan lehenak izan ziren hildakoak artifizialki momifikatzen. Momia taldean Chinchorro hondartzan aurkitu ziren eta hortik dator kultura honi eman zaion izena. Guztira ia 300 momia gordetzen dira. 2021eko uztailaren 27an UNESCOk kultura honen aztarnak gizateriaren ondare izendatu zituen.

Destinations