Cebiche ( Ceviche )
Ceviche, cebiche, seviche edo sebiche (bertako gaztelaniaz seˈβitʃe ahoskatua) marinatutako arrain edo/eta itsaskiz egindako platera da, zuku zitrikoetan egina. Garnizio moduan, patata gozoa, uraza, artoa, ahuakate edo banana berdea erabiltzen dute. Oso errezeta herrikoia da Latinoamerikako kostalde pazifikoetan. Bere jatorri zehatza eztabaidagarria den arren, Peruk plater nazional moduan aldarrikatzen du.