Castells ( Castell (folklorea) )

Castell delakoa Katalunian egin ohi den giza-dorrea da, elkarri lotutako hamarka edo ehunka pertsonak osatua. Gehienetan herriko jaietan egiten dira, udaletxe aurreko plazan. Kultura agerpen horretan parte hartzen dutenek casteller izena dute, eta colla castellera izenekoetan elkartzen dira.

Tradizio hau XVIII. mendean sortu zen, egungo Alt eta Baix Camp eta Alt eta Baix Penedèseko eskualdeetan. XX. mendean herrialde osora hedatu zen, batez ere 1980ko hamarkadatik aurrera. 2010ko azaroaren 16an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immateriala izendatu zituen Els castells .