Capoeira
Capoeira Brasilgo adierazpide kulturala da, hainbat kulturatako dantza, borroka eta musika tresnak nahasten dituena. Brasilgo gorputz-espresioaren modu zaharrena da. Lehen isilpean erakusten zen, normalean familia-kide baten bitartez, baina gaur egun ia kontinente guztietan daude capoeira eskolak. 2014an UNESCOren Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren izendapena jaso zuen.