Bryce Canyon National Park

( Bryce Canyon Parke Nazionala )

Bryce Arroilako Parke Nazionala Utah estatuko hego-mendebaldean kokatutako estatubatuar parke nazionala da. Parkearen ezaugarri nagusia Bryce Arroila da, eta izena emateaz gain, arroila soilik izan beharrean Paunsaugunt lautadaren ekialdeko aldean anfiteatro natural erraldoien bilduma da.

Historia Amerikako indigenen bizilekua

Bryce Arroila eremuan gizakiaren hasierako bizilekuari buruz ezer gutxi ezagutzen da. Bryce Arroila Parke Nazionaleko eta Paunsaugunt Lautadako azterketa arkeologikoek, jendea gutxienez 10.000 urtez egon zela inguru horretan erakusten dute. Anasazi saskigileen hainbat milaka urteko tresnak aurkitu dira parkeko hegoaldean. Pueblo garaiko Anasazi eta Fremont (XII. mendearen erdialdera arte) kulturako beste tresna batzuk ere aurkitu dira.[1]

 
Bryce Anfiteatroaren azpian bizi izan ziren Ebenezer Bryce eta bere familia (1881ko argazkia).
Europar amerikar esplorazioa eta asentamendua

XVIII. mendearen amaierara eta XIX. mendearen hasierara arte ez zuten lehen europar amerikarrek esploratu urruneko eta iristeko zaila zen eremua. Mormon Scouts-ek 1850eko hamarkadan inguru bisitatu zuten nekazaritza garapenerako, artzaintzarako erabiltzeko, eta asentamendurako zuen potentziala neurtzeko.[2]

Eremurako lehen espedizio zientifiko handia John Wesley Powell AEBetako armadako nagusiak zuzendu zuen 1872an. Powell-ek, mapagile eta geologo talde batekin batera, Sevier eta Virgin ibaien eremua miatu zuen, Coloradoko goi-ordokiaren azterketa handiago baten barruan. Bere mapagileek Paiute leku-izen asko mantendu zituzten. Mormon aitzindari talde txikiak jarraitu zuten, eta Paria ibaian zehar Bryce Arroilaren ekialdean finkatzen saiatu ziren. 1873an, Kanarra Ganadu Konpainiak eremua behien bazkarako erabiltzen hasi zen.[3]

Parkearen sorrera

Bisitariak eta batez ere basozaina J.W. Humphrey tokiaren edertasunaren oroitzapenak Estatu osoan zabaltzen hasi zen. 1918an inguruko interesa areagotu zuten hainbat artikulu argitaratu ziren. Hala ere, ingururako sarbide eskasak eta gaueko ostaturik ezak bisitak gutxienera eraman zituzten.

Ruby Syrett, Harold Bowman eta Perry anaiek ostatu txiki bat eraiki zuten gero turistentzako zerbitzu ugari. Syrett Bryce Canyon Post Officeko lehen burua izan zen. Bisitak esponentzialki handitu ziren, eta 1920 inguruan, trenbideak Utah hegoaldera hedatu ziren turistei errazteko. Data horien inguruan, kontserbazionistak kezkatzen hasi ziren eremuak jasaten zuen narriaduragatik. Eremuaren babesa lortzeko mugimendu bat sortu zen eta Stephen Mather Parke Nazionaleko Zerbitzuko zuzendariak Bryce Canyon estatu parke bihurtzea proposatu zuen. Utahko gobernadoreak eta Estatuko Kongresuak parke nazional bat egiteko ideia onartzen zuten. Matherren iritzia aldatzea lortu zuten, eta Warren G. Harding presidenteari monumentu nazional izendapena proposatu zion, 1923ko ekainaren 8an 1906ko Antzinateen Legea bereganatzen zuen agintepean egin zuen aldarrikapena.

Urte horretan bertan errepide bat eraiki zen goi-ordokian, anfiteatroaren goiko gunera sarbide hobea izateko. 1924 eta 1925 artean, Bryce Canyon Shelter eraiki zuten inguruko egurrez eta arrokekin. 1924ko ekainaren 7an, Estatu Batuetako Kongresuak eremuaren babes-maila areagotzea erabaki zuen legez, parke nazional bihurtzeko (Utah Parke Nazionala), baina legean eskakizun bat sartu zen. eremuko jabetza pribatu guztiak (“aipatutako bidearen kanpoko mugen barruan dauden lurrak Estatu Batuen jabetza bihurtuko dira lehenik”) 1928ko otsailaren 25ean amaitu zirenean, Kongresuko lege berri batek Bryce Canyon Parke Nazionala behin betiko izendatu zuenean.

1931n, Herbert Hoover presidenteak parkea handitu zuen hegoaldeko lurrekin. 1942an 2,57 km²-ko beste hedapen bat izan zen. Azken hedapen honekin, parkeak guztira 145,02 km²-ko azalera zuen. Rim Road, oraindik erabiltzen den errepidea, 1934an eraiki zen. 1956ra arte, parkearen administrazioa inguruko Zion Parke Nazionaletik egiten zen.

Historia berriena

"USS Bryce Arroila" parkearen izena eman zioten itsasontzi bati, eta AEBetako Pazifikoko Flotan hornikuntza eta konponketa ontzi gisa aritu izan zen 1950eko irailetik 1981eko ekainera arte.[4]

 
Bryce Anfiteatroa, Egunsentia Puntutik.

Bryce Arroilaren Historia Naturaleko Elkartea (Bryce Canyon Natural History Association - BCNHA) 1961ean sortu zen. Parkearen bisita-zentroaren barruan dagoen liburu-denda kudeatzen du, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat izanik. Bryce Arroilaren Parke Nazionaleko Zerbitzuaren interpretazio-, hezkuntza- eta zientzia-jarduerei laguntzeko eratu zen. Liburu dendako salmenta guztien irabazien zati bat lursail publikoei ematen zaie.[5]

Bisita eta trafiko pilaketa areagotuari erantzunez, Parke Nazionaleko Zerbitzuak 2000ko ekainean parke barruko autobus garraio sistema bat ezarri zuen, udarako soilik. Halaber, 2004an, parkeko errepide sistema zahartu eta desegokiaren berreraikuntza hasi zen. 2020ko apirilean, Bryce Arroila Parke Nazionala itxi egin zuten COVID-19aren hedapena saihesten laguntzeko. Eta Parkea berriro ireki zuten era mailakatuan 2020ko maiatzean.[6]

(Ingelesez) Tufts, Lorraine Salem. (1998). Secrets in The Grand Canyon, Zion and Bryce Canyon National Parks (3rd ed.). North Palm Beach, Florida: National Photographic Collections, 73 or. ISBN 0-9620255-3-4.. (Ingelesez) National Park Service. Bryce Canyon visitors guide. Washington, D.C.. (Ingelesez) Kiver, Eugene P.; Harris, David V. (1999). Geology of U.S. Parklands (5th ed.). New York: Jonh Wiley & Sons, 574 or. ISBN 0-471-33218-6.. (Ingelesez) "Bryce Canyon (AD-36)". Dictionary of American Naval Fighting Ships. Navy Department, Naval History and Heritage Command. (Ingelesez) "About Us". Bryce Canyon Natural History Association. (Ingelesez) O'Donoghue, Amy Joi. (2020). "Bryce Canyon joins list of closed national parks in Utah". Deseret News.
Photographies by:
Statistics: Position
493
Statistics: Rank
177654

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
713658492Click/tap this sequence: 5347

Google street view

Where can you sleep near Bryce Canyon Parke Nazionala ?

Booking.com
487.358 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 43 visits today.