Bretainiera

Bretainiera edo bretoiera (bretainieraz, brezhoneg, [bʀe'zõːnɛk] edo [bɾəhɔ'nək] ahoskatua) Bretainiako mendebaldean hitz egiten den zelta adarreko indoeuropar hizkuntza da. Eskualdeko bi hizkuntza tradizionaletako bat da, Bretainiako ekialdean hitz egiten den erromantze adarreko galoarekin batera.

Hizkuntza zelten multzoaren barruan, britoi taldekoa da, hots, galesaren eta kornubieraren familia berekoa da, beraz, eta haien oso antzekoa.

Destinations