Brandenburger Tor

( Brandeburgoko Atea )

Brandeburgoko Atea ez da garaipenaren ate bat, baizik eta propileo itxuran, garaiko "Berlin Berri"rako sarrera. Berlin hiriko (Alemania) erdigunean kokatzen den Mitte barrutian dago, hiriko ikurrik ezaugarritsuena delarik, Pariser Platz enparantzan dago, Unter den Linden etorbidearen amaiera eratuz, eta Tiergarten parke handiaren eta Straße des 17. Juni etorbidearen hasiera adieraziz. Hemendik gertu, Reichstag eta Potsdamer Platz ospetsuak daude. Berlingo historiako gertaera garrantzitsu asko, Brandeburgoko atearekin lotuta daude.

Historia
 
Berlineko Brandeburgoko Atean Kuadriga apaingarria.

Brandeburgoko Atea 1788 eta 1791 bitartean eraiki zen, Frederiko Gilen II.a Prusiakoaren erregealdian. Carl Gotthard Langhans izan zen eraiki zuena, Atenaseko akropoliaren sarrera atearen eredua jarraituz. Garai horietan, Berlingo hiriaren harresiko 18 ateetako bat zegoen bertan.

1806an Jenako guduaren ondoren, Napoleonek Koadriga eraman zuen Parisera, gerra garaikur bezala aurkezteko. Hau gertatu aurretik, Napoleon tronutik kendua izan zen. Paris hartu ondoren, Ernst von Pfuel jenerala, hiriaren zati baten komandante bezala izendatua izan zen. Berau izan zen Koadriga ospetsua berreskuratzea lortu zuena. 1814an, Blücher jeneralaren tropek, kutxetan gorde zuten estatua eta Berlinera itzuleran garraiatu zuten, bertan berriztatuz. Berriztatze honetan aldaketa esanguratsu bat izan zuen, Schinkelek diseinatutako burdinazko gurutzea gehitu zitzaion.

1918arte, erregeren familiakoak, hauen gonbidatuak eta Pfuel familiako kideak ziren ateko erdiko pasabidea erabil zezaketen bakarrak

Bigarren Mundu Gerran zehar, ateak kalte handiak jasan zituen eta Koadriga ia erabat txikituta geratu zen. 1956an, hiriko kontseiluak Atearen berreraikuntza adostu zuen, banatutako hiriko autoritateen desadostasunak gora-behera. Elkarrenganako salaketak gora-behera, bi alboek, elkarrekin lan egin zuten eta lana 1957ko abenduaren 15ean amaitua geratu zen. Ekialdeko Berlineko autoritateek, Koadriga, jatorrizko moldeekin berregitea erabaki zuten, baina arranoa eta burdinazko gurutzea kenduz, alemaniar militarismoaren ikurtzat baitzituzten.

1961ean Berlineko Harresia eraiki ondoren, Brandeburgoko Atea inoren tokian geratu zen, ekialdetik zein mendebaldetik heltzerik ez zegoelarik. Mugako soldaduek eta AEDeko gonbidatu bereziak baino ezin zitezkeen joan monumentura.

1991. urtean, Alemaniaren bateratzearen ondoren, Koadriga, 30 urtez batere mantenurik izan ez zuena, desmuntatua eta berriztatua izan zen. Berritze honetan, berriz gehitu zitzaizkion arranoa eta burdinazko gurutzea. 2001eko urtarrila eta 2002ko urria artean, atearen berritze orokorra hasi zen, 22 hilabetez erabat estalia geratu zena. Brandeburgoko atea, jai handien artean, 2002ko urriaren 3an ireki zen berriz (Alemaniaren bateraketaren urteurrena).

Photographies by:
Thomas Wolf, www.foto-tw.de - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
359
Statistics: Rank
213417

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
783952416Click/tap this sequence: 8254

Google street view

Where can you sleep near Brandeburgoko Atea ?

Booking.com
490.010 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 59 visits today.