Bhutan

Bhutan (dzongkhaz: འབྲུག་ཡུལ་Druk Yul), izen ofiziala Bhutango Erresuma (dzongkhaz: འབྲུག་རྒྱལ་ཁབ་Druk Gyal Khap), Erdialdeko Asiako estatu burujabea da, kostalderik gabea, ekialdeko Himalaian kokaturik dagoena. Mugakideok ditu: Txina (Tibet), iparraldean, eta India, hegoaldean. 38.394 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2019an 741.700 biztanle zituen. Thimphu hiriburua eta hiri nagusia da.

Munduko estaturik bakartuenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso araututa baitaude, kultura tibetar-budista tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala dzongkha da, tibeteraren senide hurbila.

Historia

VII. mendean iritsi zen budismoa, Songtsen Gampo enperadorearen agintaldian, eta joera lamaista tantrista nagusitu zen. XVII. mendean lurraldea tibetar jatorriko taldeek okupatu zuten. 1720. urtean, Txinako gobernari mantxuek berenganatu zuten, bertaratu ez baziren ere. 1865ean, herrialdea Indiaren basailu bilakatu zen. 1910ean, berriz, Britainiar Inperioaren barruan sartu zen, protektoratu moduan. Egoera berdintsuan iraun zuen 1949. urtean India burujabe bihurtu ondoren ere, baina indiarren agintepean orduan.

1968an, Jigme Dorji Wangchuck erregeak uko egin zion aginpide absolutuari, ordura arte, Biltzar Nazionalaren erabakiei betoa jartzeko eskubidea baitzuen. 1971n eskuratu zuen Bhutanek burujabetasun osoa, nahiz eta defentsa eta kanpo-harremanak Indiaren esku geratu ziren. Aginpide espirituala, azkenaldian, indarra galtzen ari da, baina oraindik 6.000 bontzo inguru daude Je Khempo izeneko agintari erlijiosoaren esanetara.

 
Tashichho Dzong, Thimphu, gobernuaren egoitza 1952tik.

Bhutango politika bi familiaren arteko tirabiretara mugatzen dela esan liteke: alde batetik, Wangchuktarrak daude, Jigme Singye Wangchuck erregearen familiakoak (1974an koroatua) eta, bestetik, Dorjitarrak, haien aurkariak. Bhutango politika-arazoetako bat iheslari tibetarrek sortutakoa da, han geratu baitira txinatarrak Tibeten indarrez sartu zirenez geroztik. Bhutango Erresumaren egonkortasuna, gaur egun, kolokan jarria dago hegoaldean bizi diren nepaldarren arazoa dela-eta. Agintariek, jarduera antinazionaletan aritzearen salakuntzapean, zapalkuntza-kanpainak egin dituzte nepaldarren kontra, eta askok Nepalera ihes egin behar izan dute. Eraso terroristak eta giza hilketak ugaritu izanak arriskuan jarri du herrialdearen modernizatze-prozesua. Erregimenak derrigorrean bhutandartu nahi ditu gutxiengo etnikoetako kideak, hala nepaldarrak nola tibetarrak: ngalopen janzkerak erabiltzera eta dzongkhaz mintzatzera behartzen ditu.

2008an egin ziren lehenbiziko hauteskunde demokratikoak, eta Bertutearen Alderdia (DPT) alde handiz nagusitu zen.[1] 2013an, Alderdi Popular Demokratikoa (DPD) izan zen garaile, eta 2018an Druk Nyamrup Tshogpa (DNT) izeneko alderdi sozialdemokrata.[2]

Bigarrengoz, bozak egin dituzte Bhutanen. Berria egunkaria, 2013ko uztailak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-20). Eyben, Vivan. Bhutan Elections: Druk Nyamrup Tshogpa Wins, Druk Phuensum Tshogpa as Opposition Again. newsclick.in (Noiz kontsultatua: 2020-1-20).
Photographies by:
Statistics: Position
1495
Statistics: Rank
81680

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
413589672Click/tap this sequence: 6574

Google street view

Where can you sleep near Bhutan ?

Booking.com
487.412 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 38 visits today.