Azteka

Aztekak edo mexikak (nahuatlez mēxihcah [meː'ʃiʔkaʔ]) XIV. mendetik aurrera Ipar Amerika hegoaldean izan ziren nahuatl hizkuntzako hainbat etnia izan ziren. Mexiko-Tenochtitlan sortu zuten eta XV. mende inguruan Mesoamerikako estatu hedatuena sortu zuten. Texcoco aintzirako beste gizatalde batzuekin batera, egungo Mexiko erdialdeko eta hegoaldeko beste gizatalde ugari menperatu zituzten.

Mexika hitza beraiek erabilitakoa da, Azteka ordea Aztlan kondairatik eratorria da eta ez zioten beraien buruari horrela deitzen, nahiz eta Mendebaldeko historiografian erabiliena izan.

Destinations