artzain-jauzia

Artzainaren jauzia edo "Salto del Pastor" edo "Brinco" gazteleraz, Kanariar Uharteetako jarduera tradizionala da, hango artzainek erabilitakoa. Makila luze batzuetaz baliatuta, haitzetatik jaisteko antzinako teknika bat da. Beheko partean, makilek metalezko zatia daukate, lurrean tinko sartu eta eusteko.

Tenerife, La Palma, La Gomera eta El Hierro uharteetan "lanza" edo "astia" izena hartzen dute makilek, 3 eta 4 m-koak direnak. Gran Canarian, "Garrote" en (3 m, 2.7 kg). Eta Fuerteventura eta Lanzaroten, "lata" (2.5-3 m).

Destinations