Arroila Handiaren Parke Nazionala, ingelesez: Grand Canyon National Park, Amerikako Estatu Batuetan dagoen parke nazional bat da, Arizona estatuan. Parkeak Arroila Handiaren eremua babesten du. 1919ko otsailaren 26an sortu zen eta 4.926 km²-ko azalera du. 1979an UNESCO erakundeak Gizateriaren ondare izendatu zuen.

Historia

Espainiako konkistatzaileak izan ziren eremuan sartu ziren lehen europarrak. Mexikoko Espainiako erregeordeak espedizio bat bidali zuen Cibola izeneko urrezko hiri mitologikoa aurkitu asmoz eta García López de Cárdenas kapitainak aurkitu zuen Arroila, baina bi aldeen arteko pasabiderik ezin izan zuen aurkitu. Hurrengo urteetan misiolariak bidali zituzten inguruko leinuak kristautzeko helburuaz. Hala ere ezer baliozkorik aurkitu ez eta Arroila populatu gabe mmantendu zen.

1869an John Wesley Powellek espedizio bat egin zuen Colorado ibaian zehar eta berak kontatutakoek geologoen interesa piztu zuten. XX mendearen hasieran lurraldea garatzen hasi zen trenbideari eta ehiztariei esker. Giza eraginaren beldurrez eremua babestea erabaki zen. 1908ko urtarrilaren 11n Monumentu Nazionala izendatu zuen Theodore Roosevelt presidenteak[1] eta 1919ko otsailaren 26an Parke Nazional bihurtu zuten[2]. Honi esker bertan egiteko asmoa zuten urtegiak eraikitzea ekidin zen.

1979an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

(Ingelesez) «Page:United States Statutes at Large Volume 35 Part 2.djvu/1060 - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-15). J. Denniston, W. Yanagihara. (2008). Grand Canyon National Park. Lonely Planet, 95 or. ISBN 1741044839..
Photographies by:
PIERRE ANDRE LECLERCQ - CC BY-SA 4.0
Graham Thomson - CC BY 3.0
Jeffrey Olson, NPS - Public domain
Lars Plougmann from United States - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
36
Statistics: Rank
2334014

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
628713459Click/tap this sequence: 8813
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Arroila Handiaren Parke Nazionala ?

Booking.com

What can you do near Arroila Handiaren Parke Nazionala ?

8.842.235 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 3.691 visits today.