Հայերենի այբուբեն ( Armeniar alfabeto )

Armeniar alfabetoa (armenieraz: Հայոց գրեր Hayoc' grer edota Հայոց այբուբեն Hayoc' aybowben) armeniera idazteko alfabeto bat da. 405ean Mesrop Mashtots armeniar hizkuntzalari eta elizgizonak garatu zuen. Jatorrizko alfabetoak 36 hizki zituen, ondoren 2 hizki gehiago gehitu zitzaizkion.

Hasiera batean asiriar alfabetoan oinarritu zela uste zen, baina hizkien ordenak greziar alfabetoarena jarraitzen du, 36 hizkiz osatua baitago, horietatik 21 greziar alfabetotik datoz, beste 11 hizkik greziar estiloa dute eta 4 hizki asiriar alfabetotik datoz.

Destinations