Amsterdam

Amsterdam (nederlanderaz ˌʔɑmstərˈdɑm ahoskatua; eusk. «Amstel gaineko dikea») Herbehereetako hiriburua eta hiri populatuena da, gobernuaren egoitza Hagan kokatuta dagoen arren. Randstad izeneko — Haga, Roterdam eta Utrechekin batera — metropoli eremuaren parte da, guztira 6,5 milioi biztanle dituena.

XII. mendean arrantzale herrixka bat zena XVII. mendean munduko hiri aberetatsenetakoa bihurtu zen. Gaur egun herrialdeko hiri handiena eta finantza eta kultur gune garrantzitsuena da. Turismogune handia ere bada, eta mundu mailan ezagunak dira Amsterdamgo kanalak, museoak, auzo gorria eta coffee-shopak. Nazioarteko 5 milioi turista hartzen ditu urtero. 1987an Europako kultura-hiriburua izan zen eta 2010an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Amsterdamgo kanalak.

Historia Sorrera eta Erdi Aroa
 
Amsterdam hiriko mapa, 1538an

Amsterdam Herbehereetako beste hiri handiak baino berriagoa da. Chris de Bont geografo eta historialariak 2008an esan zuenez Amsterdam inguruko lurrak X. mendean irabazi zitzaizkion itsasoari. Honek ordea ez du esan nahi lurrak landatu eta asentamendua orduan gertatuko zenik, dirudienez eremu guztia zohikatza eskuratzeko erabili zen hasiera hartan[1].

Arrantzale herria zen XII. mendean eta 1275eko urriaren 27an biztanleei zubia erabiltzeko bidesaria ordaintzearen betebeharra kendu zitzaien. Ondorioz une hau bihurtu da Amsterdamen fundazio data. 1300 edo 1306 urtean hiri titulua eskuratu zuen[2]. XIV. mendean merkatalgune garrantzitsu gisa garatzen joan zen eta Hansa ligan sartzearekin batera Europa iparraldeko hiri garrantzitsua bihurtu zen beste hainbat hiri holandar eta alemaniarrekin batera. 1345. urtean Kalverstraaten mirari bat gertatu zen eta hiria erromes protestanteetzako erreferentziazko gunea bihurtu zen[3].

Espainiarrekiko independentzia

XVI. mendean herbeheretarrak Filipe IIa Espainiakoaren aurka altxatu ziren. Hainbat izan ziren arrazoiak, baina nagusiak espainiar agintariek ezarri zituzten zerga berriak eta batez ere Espainiar Inkisizioak protestantismoa jazartu izana. 1568an hasi zen matxinada eta Laurogei Urteko Gerra sortu zen. Amaieran Herbehereek beren independentzia lortu zuten[4].

Matxinadaren buruzagia Gilen I.a Orange-Nassaukoa "Isila" esaten ziotena izan zen eta hark bultzatuta Herbehereetako Errepublikak erlijio tolerantzia sustatu zuen. Honi esker Amsterdam hiriaren babesera Iberiar penintsulako juduak, Frantziako higanotak, Flandriako merkatari eta inprimatzaileak eta Espainiarrek oraindik kontrolatzen zuten Herbehereetako erlijio errefuxiatu ugari etorri ziren. Inprimatzaile horien bidez eta tolerantzia guztia medio, Europako prentsa-askatasunaren erdigunea bihurtu zen Amsterdam.

Urrezko Aroa
 
Dam plaza XVII. mendearen amaieran Gerrit Berckheydek margotua.

XVII. mendean, Amsterdamgo kaitik itsasontziak Baltikora, Ipar Amerikara, Afrikara, Asia hego-ekialdera (Indonesia, India, Sri Lanka...) eta Brasilera joaten ziren. Amsterdamek kudeatzen zituen merkatalbideak hain zabalak izanik Ekialdeko Indietako Konpainia (1602) eta Mendebaldeko Indietako Konpainia (1621) eratu behar izan zituzten. Konpainia biek eskuraturiko jabetzak Herbehereetako kolonia bihurtu ziren. Amsterdameko Bankua (1609) sortu ondoren mendebaldeko Finantza erdigunea bihurtu zen[5].

« Bankuaren seguritatea ez datza hantxe aurkitzen den urrean eta zilarrean soilik, Hiri osoaren eta Amsterdameko Estatu osoaren kreditua ere kontuan izan behar baita, hauen dirutzak eta errentak zenbait Erresumatakoak bezain handiak baitira, eta bankuak bertan utzitako diru guztiaz erantzun behar baitu derrigorrez.

William Temple 1687

»

—[6]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Ekialdeko Indietako Konpainia munduko burtsa handiena bihurtu zen eta Mendebaldeko Indietako Konpainiak bultzatu eta eraiki zuen Nieuw Amsterdam Ipar Ameriketako hiria (1621), gerora New York izango zena hain zuzen ere.

Gainbehera eta modernizazioa

XVIII eta XIX. mendeetan Amsterdamen gainbehera etorri zen. Herbehereetako Errepublikak Ingalaterra eta Frantziarekin izan zituen gerrek nabarmen kaltetu zuten hiriaren ekonomia. Napoleondar Gerretan behea jo zuen baina 1815ean Herbehereetako Erresuma Batua eratu zen eta Amsterdam hiriburua bihurtzeak errekuperaziorako oinarria ezarri zuen.

XIX. mendearen amaieran museoak, trenbidea eta Concertgebouw kontzetu aretoa erakitzearekin batera Industria Iraultza iritsi zen eta bigarren Urrezko Aro antzekoa bizi izan zuen hiriak. Amsterdam–Rhin ubidea eraiki zen eta honek Rhin ibaiarekin eta Ipar itsasoarekin lotu zuen hiria. Honi esker Europako hiri askorekin merkatal harremanak berreskuratu zituen.

XX. mendea
 
Amsterdamgo hiritarrak II. Mundu Gerraren amaiera ospatzen 1945eko maiatzaren 8an.

XX. mendearen hasieran hiriaren zabalkundea hasi zen, hiri historikoaren inguruan suburbio berriak eratuz kanaletatik haratago. Lehen Mundu Gerran herrialde neutrala izan bazen ere elikagai eta erregai eskasia sufritu zituen. Elikagai eskasia honek Aardappeloproer matxinada (patataren matxinada) ekarri zuen. Jendeak denda eta biltegiak harpilatu zituen[7].

1916an uholeak jasan ondoren hiriaren iparraldean zeuden Durgerdam, Holysloot, Zunderdorp eta Schellingwoude herriek Amsterdamen barneratzeko eskaria egin zuten 1921ean[8]. Hurrengo hamarkada bietan hiriak hedatzen jarraitu zuen. Garai hartakoa da hiriaren mendebaldean dagoen Jordaan barrutia.

Bigarren Mundu Gerran, 1940ko maiatzaren 10ean naziek Amsterdam okupatu zuten eta hainbat hiritarrek juduak jazarri zituzten. 100.000 herbeheretar judu eraman zituzten nazien kontzentrazio-esparrutara, horietako 60.000 amsterdamdarrak zirela esimatzen da. Jazarritako judu ezagunena Anne Frank izan zen[9]. Honi erantzunez komunistek 1941eko otsailean greba antolatu zuten eta 300.000 biztanlek hartu zuten parte nazien jazarpen hauen kontrako protestan. Gerra amaitzerakoan Amsterdam inguruko hirietatik isolatua gelditu zen eta berriz ere elikagai eta erregai eskasia sufritu zuen. Jende ugarik hiritik alde egin zuen eta txakurrak, katuak eta tulipan bulboak jan zituzten bizirauteko[10]. Amsterdameko zuhaitz gehienak moztu ziren eta judu deportatuen etxeetako egur guztia erabili zen negua pasatzeko erregai gisa.

Hurrengo hamarkadetan auzo berriak eraiki ziren, parke zabalak zituztenak, eta 1977an metroa eraiki zen. Autopista bat eraikitzeko juduen auzoetako etxeak botatzeko plana abiatu zen eta etxeak eraisteko jarduera gorenean zegoenean, 1975ean, Nieuwmarktrellen matxinada gogorra gertatu zen. Eraisketak etetea lortu zen eta beraz autopista egiteko plana bertan behera gelditu zen[11].

Amsterdamgo Ituna (1997)
Sakontzeko, irakurri: «Amsterdamgo Ituna»
 
Amsterdamgo Itunaren sinatzaileak.

Europar Batasuneko gobernu arteko bilkuraren ondoren (1996ko martxoa-1997ko ekaina) izenpetu zen ituna, estatu kideek berretsia izan ondoren 1999ko maiatzaren 1ean indarrean jarri zena. Itun honek Maastrichtekoa zuzentzen eta osatzen du: zenbait zuzenketa tekniko egin dizkio Europar Batasunaren jardunbideari, epailetza eta polizia espazio komun bat abian jarri du, eta atzerri eta segurtasun politika bateratu baten egitasmoa zehaztu.

XXI. mendea

XXI. mendearen hasieran Amsterdam oso turistikoa bihurtu zen. 2010 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Amsterdamgo hiru kanal kontzentrikoak[12] eta "Iparraldeko Venezia" ezizena hartu zuen hiriak[13]. 2012. urtean 10 milioi turista jaso zituen eta 2015ean 17 milioi. Honen ondorioz etxebizitzak garestitu egin dira eta saltoki eta jatetxeak ere bai. Hiritarrak alde turistikotik ateratzen hasi dira, ezin baitute bizi maila horrekin jarraitu eta horrek Veneziarekin konparazio berriak egitea ekarri du[14].

(Nederlanderaz) «'Amsterdam 200 jaar ouder dan aangenomen'» NU 2008-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). «Amsterdam.nl - De geschiedenis van Amsterdam» web.archive.org 2008-05-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). «Patria» dutchrevolt.leiden.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). E. Haverkamp-Bergmann. (1982). Rembrandt; The Night Watch. New Jersey: Princeton University Press, 57 or.. Kondaira. . «Wayback Machine» web.archive.org 2008-05-28 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). (Nederlanderaz) Historie | Centrale Dorpenraad Landelijk Amsterdam-Noord. (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). (Ingelesez) «Hollandsche Schouwburg - Joods Cultureel Kwartier» jck.nl (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). «NOSJOURNAAL» web.archive.org 2008-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). «Amsterdam.nl - Typisch Metrostad» web.archive.org 2008-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17). (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Seventeenth-Century Canal Ring Area of Amsterdam inside the Singelgracht» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-05-19). «Amsterdam, Netherlands Hotels and Amsterdam, Netherlands City Guide - Hotel Reservations, Restaurants, Maps, Weather and Transport Information» www.worldexecutive.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-19). «Winkelomzet in Amsterdamse binnenstad explodeerde in 2015 - ECONOMIE - PAROOL» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
Photographies by:
Statistics: Position
2100
Statistics: Rank
59218

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
476231589Click/tap this sequence: 5591

Google street view

Where can you sleep near Amsterdam ?

Booking.com
489.361 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.