Αλέξανδρος ο Μέγας ( Alexandro Handia )

Alexandro III.a Mazedoniakoa (Pella, K.a. 356ko uztaila – Babilonia, K.a. 323ko ekainaren 10a) edo Alexandro Handia (antzinako grezieraz: Μέγας Ἀλέξανδρος, Megas Alexandros) Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 – K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa.

Gazterik eskuratu zuen Mazedoniako koroa, eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Bere bizialdian, garaiko inperiorik zabalenetako bat sortzea lortu zuen. Haren menpeko lurraldeak Peloponesotik Indiarainoko eremuak biltzen zituen. Estratega handia omen zen, eta ez zuen sekula porrotik izan guda zelaian. Haren ekintzek hasiera eman zioten Garai helenistikoari, kultura greziarraren hedapenaren garaiari, alegia. Mediterraneoko ekialdean nolabaiteko kultura batasuna eragin zuen, Erromaren goraldira arte iraun zuena.

Destinations