Alcatraz Island

( Alcatrazeko kartzela )

Alcatrazeko kartzela San Frantziskoko badian dago, Alcatraz irlan, eta bere garaian munduko kartzelarik ezagunenetakoa izan zen. Egun, itxita dago.

Eraikuntza nagusia 1910-1912 artean eraiki zen. Tarte horretan Ameriketako Estatu Batuetako Armadako presondegi militarra izan zen. 1933an Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailak bereganatu eta presondegi federal bilakatu zen. Presondegia 1963 urtean itxi zen. Ondoren, 1972an, parke nazional izendatu zuten.

Egun, presondegi izandakoa Parke Nazionalen Zerbitzuak kudeatutako museoa publikoa da. Bisita gidatuak egiten dira uhartera, bertara San Franciscon hartutako ferry baten bidez iritsita. Eraikin militarrak eta espetxeaz gain, itsasargi bat dago, AEBetako mendebalde kostako zaharrena. Horrez gain, naturazaleen artean bertako padurengatik, hegaztiengatik eta paisaiagatik ospetsua da.

Historia

1848an AEBetako estatuak uhartea erosi zion John C. Frémonti, eta geroago Kaliforniako estatuari eman. 1853an, Zealous B. Tower-ren agindupean, uhartea gotorleku bilakatzen hasi ziren, baina ez zen 1958 arte amaitu. Urte hartan, lehen soldadu blokea (200koa) uhartera iritsi zen. 1861en, AEBetako Gerra Zibilean, 85 kanoi jarri zituzten uhartearen perimetroan zehar. Gerratean, espetxeak mendebaldeko kostako soldadu konfederatuak hartu zituen.

Ihesaldi saiakerak

Espetxea 29 urtez erabili zen: ez zen inoiz ihesaldi arrakastatsurik izan. Hala eta guztiz ere, ihesaldi baten inguruan sortutako misterioa ez da konpondu: 1962ko ekainaren 11n, Frank Morris, John Anglin eta Clarence Anglinek historian ikusitako fugetatik xelebreenetarikoa gertatu zen. Hiru preso horiek plan zehatz bat egin zuten Alcatrazetik ihes egiteko; guardiek zaintzen ez zuten 0,91 metroko zabalerako korridore bat aurkitu zuten, haien ziegen atzean zegoena. Hamar zentaboko txanpon baten bidez soldatutako koilara baten bidez hormigoian zulo bat egin zuten. Horrez gain, lapurtutako xurgagailu bat zulagailu elektriko bihurtu zuten eta egiten zuen soinua disimulatzeko, musika jotzen zuten orduan zulatzen zuten. Behin zuloak eginda zeudela, kartoi baten bidez estali zuten, guardiek ikus ez zezaten. Presoen ihes plana segitzeko, aireztatze hodia erabili zuten, teilaturaino iristeko eta geroago, uhartetik ihes egiteko. San Francisco bustitzen duen marea itzelak et ur hotzak saihesteko, lapurtutako anorak batzuez oinarrizko txalupa bat eraiki zuten. Bestalde, guardiek beraien hutsunea ahalik eta beranduen susmatzeko, maché paperez egindako buruak egin zituzten, espetxeko ileapaindegitik lapurtutako ilea itsatsita. Ikerketaren hipotesiaren arabera, ez ziren inoiz San Franciscora heldu. Hala ere, presoen zenbait arrasto aurkitu ziren “Angel” izeneko uhartean, Alcatrazetik hurbil dagoena. Poliziaren ustetan, hiru presoak badian ito egin ziren.

Alcatrazeko gudua

Alcatrazeko historiaren pasarterik odoltsuena izan zen. 1946ko maiatzaren 2 eta 4ren arteko arrakastarik gabeko ihes saiakera izan zen. Egoerak okerrerantz jo zuen eta azkenean, bi zaintzaile eta hiru preso hil ziren borrokan eta 10 goardia eta preso bat zaurituta gertatu ziren. Gainera, gudatik bizirik atera ziren sei iheslarietako biri heriotza zigorra ezarri zitzaien.

Preso ospetsuak

Alcatraz ireki zenetik lehen 29 urtean hainbat preso hartu zituen, horietako batzuk mundu osoan ezagunak.

Al Capone: Alphonse Gabriel Capone Brooklynen 1899ko urtarrilaren 17 jaio zen italiar jatorrizko AEBetako gangster famatua izan zen. Hala ere, ofizialki zur-merkataria zen. Bera eta bere mafia indartsuak AEB osoak beldurtu zuten adibidez, San Valentin eguneko sarraskiarekin. Batez ere ospetsua da Chicagoko hiria, bertan izan zuen hiriaren kontrolagatik. Al Caponek 1934an sartu zen Alcatrazen, zerga-ordainketen saihesteagatik 11 urteko presoaldia ezarrita. Bere egonaldia Alcatrazen ez zen Atlantan bezain erraza. Al Caponek Atlantako espetxearen guardiak erosita zituen eta luxuzko bizmodua zeraman kartzelan non bere mafiako negozioekin jarraitzen zuen, “Espetxearen Erregea” ezizena lortu arte. Horregatik, bere egonaldia Alcatrazen askoz ere zailago izan zen berarentzat, bertan ez baitzuen inolako lehentasunik. Azkenean, lau urte ondoren sifilisgatik neke eginda 1939an liberatu egin zioten.George "Machine Gun" Kelly: George Francis Barnes Jr. 1895ean jaiotako gangsterra izan zen. Ezizena bere arma gogokoenagatik datorkio, Thompson subfusiletik, alegia. Al Caponeren agindupean lan egin zuen eta hainbat hilketa leporatzen zaizkio. 1934ko irailaren 4an heldu zen Alcatrazera eta 1951 espetxez aldatu zuten.Clarence Carnes: 1927 urtean jaio zen bortxatzaile eta hiltzailea izan zen. Horrez gain, Alcatrazeko Guduan parte hartu zuten 6 iheslarietatik bizirik atera zen bakarra izan zen. Ihes egiteko saio hartan, hiru preso hil ziren eta beste biri heriotza zigorra ezarri zitzaien. Hala ere, Carnes heriotza zigorraz libratu zen, bi goardia hiltzeko agindua bete ez zuelako. Goardiak salbatu arren, 99 urteko espetxealdia ezarri zioten ihesaldi hartan parte hartu izanagatik.Robert Stroud: Alcatrazeko txori-hazle ezizenaz ezagutu zen. Haren egonaldian Alcatrazen txoririk hazi ez bazen ere, ezizenai du Leavenworth espetxean izan zituen txoriengatik. Hilketa baten ondorioz espetxeratu zuten eta denbora-pasa txoriak haztea zuen. Oihartzun oso handiko presoa izan zen, Alcatraz espetxearen kontra egin zituen kanpainengatik. Gainera, bi liburu idatzi zituen bere egonaldian. Oso arazotsua izan zen espetxean: morfina lapurtu nahian, medikuak mehatxatu zituen, baita bortxaketa batean bera atxilotu zuen goardia bat hil ere. Azken hilketa hori haren mendekua izan zen, bortxaketa zela eta 8 urtean elkar ikusi gabe izan arren, anaiaren bisita debekatu ziotelako. Bizi arteko kartzela zigorra ezarri zioten.Espetxearen ondorengo urteak

1963ko martxoaren 21ean itxi zen, espetxea mantentzeko koste garestiak zirela kausa. Gainera, espetxea inguratzen zuen ur gazia eraikinak hondatuz zihoan eta badiako uretan presoen eta langileen familien kutsadura handia zen.

1969an, zenbait tributako natibo batzuek Alcatraz okupatu zuten, beren eskubideak aldarrikatzeko. Natiboek zenbait sute eta margolan egin zituzten uhartean beraien 18 hilabeteko egonaldian. Okupazioa 1971n amaitu zen, Richard Nixon presidenteak bultzatutako aldarrikapen batekin.

Photographies by:
Statistics: Position
3414
Statistics: Rank
33693

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
189546732Click/tap this sequence: 3118

Google street view

Where can you sleep near Alcatrazeko kartzela ?

Booking.com
487.373 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 6 visits today.